International Desk

Herrialde bakoitzeko enpresa nagusiekin elkartzea da gure arrakastaren bermea

Nahiz eta ISERNek Espainian hedatze-politika bat abian duen, 11 bulegotik gora, 90 urte baino gehiagoko antzinatasun eta nazioarteko presentzia garrantzitsuarekin, ez du estrategia bera jarraitu nahi izan atzerrian.

Gure esperientzian oinarrituta eta urteetan zehar ikusi dugunaren arabera, Jabetza Intelektuala oso arlo espezializatua da, askoz ere hobea dela bezeroekiko eta lanaren arrakastarako tokiko Industria Jabetzako agente onenekin lan egitea, markaren ordezkari batekin “lotzea” baino, lurraldeko “frankizia” bailitz.

Aukera horri esker, malguagoak izan gara, gehiago ikasi dugu, onenekin egin dugu lan eta gure bezeroei aukera gehiago eskaini dizkiegu euren industria jabetzako eskubideak defendatzeko orduan.
Gainera, ISERNek atzerrian lantzen dituen gai ugariak direla eta, herrialde bakoitzeko agente eta abokatu onenekin egiten dugu lan kostu profesional eta tratu preferentzialarekin.

Ildo horretan, erabat garden jokatzen dugu, eta beti eman diogu bezeroari herrialdean gaia landuko duen korrespontsalaren edo bulegoaren informazioa, eta bezeroak herrialde bakoitzean nahiago duenari egokituko gara.

ISERNek barneko “Desk” espezializatuak eratu ditu eremu geografiko nahiko handi edo zehatzetan, eta nazioarteko marken eta patenteen departamentuko egituraren barruan. Honakoak dira Desk horiek:

  • International Desk
  • Latam Desk
  • Asia Desk
  • Japan Desk

Beraz, Asia eta JapanDesken arduradunak Txina eta Japoniako paralegal nazional bi dira, IPan adituak, eta bikain ezagutzen dutenak lurraldearen idiosinkrasia eta bikain hitz egin dezaketenak (hitzez eta idatziz) euren herrialdeetako hizkuntzetan arduradunekin, beharrezkoa denean.

INTERNATIONAL DESK, aldiz, dagokion enpresaren estrategiarekin bat doazen industria jabetzako zorroen aholkularitzan eta nazioartekotze-estrategian adituak diren agenteek, abokatuek eta ingeniariek osatzen dute.

INTERNATIONAL DESKen kideek, nazioarteko sistemak, eta industria jabetza babesteari buruzko nazioarteko hitzarmenak eta lurraldeko eskakizunak ongi ezagutzeaz gain, nazioarteko konferentzia eta kongresu askotara joaten dira Industria Jabetzaren eta Jabetza Intelektualaren eskubideetan eragina duten hitzarmen eta tratatuetako azken berrikuntzak ezagutzeko.

Gainera, herrialde bakoitzean gai espezifikoak lantzeko profesionalen profil onenak ezagutzen dituzte eta bezeroen eskura jartzen dituzte gai edo espezialitatearen araberako munduko profesional onenak.

HIZKUNTZAK: ISERN arazorik gabe komunika daiteke gaztelaniaz, katalanez, ingelesez, alemanez, txineraz eta japonieraz, bere bulegoetatik abiatuta.

Industria jabetza eskubideen nazioartekoratzea Isernen

ISERNen Industria Jabetzako eskubideen nazioartekotzean adituak diren profesionalek beti aztertuko dute nola babestu zure eskubideak Espainia kanpoan, zure intereserako eta ahalik eta kostu txikienarekin.

Horretarako, dauden aukerak zein diren esango dizugu, bakoitzaren aldeko eta aurkako gauzak zein diren, legeari buruzko gure iritzia eta gure irizpideetan eta kasuaren arabera zer egingo genukeen esango dizugu.

Oro har, industria jabetzaren erregistroak territorialak izaten dira, hau da, patente, marka edo industria diseinu bat Oficina Española de Patentes y Marcas (OEPM) delakoan erregistratzeak titularrari Espainiako lurraldean bakarrik erabiltzeko eskubidea ematen dio. Ondorioz, babestutako modalitate bat hartzen duten produktuak ez dira esportatuko bermearen beste Estatuetara, haietan ere titular berak ez badu erregistratuta.

Baina, badaude lurralde eremu batean nazioen gaindiko erregistroen bitartez babesteko moduak, OMPI erregistroen, Patenteen nazioarteko hitzarmen eta akordioen bitartez, etab.

Halere, ISERNen jakin badakigu Industria Jabetzako eskubideen nazioarteko babesak kostu altuak dituela eta aurretik planifikatu behar dela, beraz, erabaki bat hartu aurretik, hurrengo alderdiak aztertu behar dira:

  • Zein dira gure merkatu potentzialak eta etorkizunekoak?
  • Zein merkatutan egongo ginateke gure posizioa babesteko ekintza judizialei ekiteko prest?
  • Zein baliabide ditugu?
  • Zein da gure lehiakideen posizio estrategikoa?

Azterketa honen arabera, hainbat estrategia daude babesteko, gure markak, patenteak edo diseinuak nazioartekotu nahi ditugun ala ez arabera, eta INTERNATIONAL DESK zure beharren, zure enpresaren hedapen estrategien eta interesen arabera

Zure markak atzerrira hedatu nahi badituzu, aukera desberdinak ditugu

1.- Zuzenean

Herrialdez herrialde, bakoitzari dagozkion eskakizunak aurkeztuz marka erregistratu nahi den herrialde bakoitzean, euren artean independenteak diren nazioko hainbat erregistro lortuz.

2.- Europar batasuneko marka

Europar Batasuneko Markaren Araudiak araututako prozedura, zeinak Europar Batasuneko (EB) 28 Estatu kideentzako babes eskakizun bakar baten bidez lortu daitekeen. EUIPO Madrilgo Protokoloaren kidea da. Era berean, markaren nazioarteko erregistroa sistema honetara heda daiteke Madrilgo sistemaren bitartez. Erregistro honek behin eta berriro luza daitezkeen 10 urte iraungo ditu.

3.- Nazioareko marka baten bidez

Prozedura honen bitartez Marka bat lortzeko, beharrezkoa da aldez aurretik marka nazio edo Batasun mailan erregistratuta edukitzea. Prozedura honen bitartez, “Arreglo de Madrid” delakoak eta haren Protokoloak arautua, hainbat herrialdetan babesa lor daiteke, eskakizun bakarra aurkeztuz Jabetza Intelektualeko Munduko Erakundean (OMPI), eta erregistro horrek xede herrialde bakoitzean aurkeztu izango balira izango luketen balio berbera izango du. Herrialde bakoitzak eskakizuna nazioko marka izango balitz bezala aztertuko du eta Nazioko Legea aplikatuko du hura eman ala ez erabakitzeko. Beraz, baliteke nazioarteko eskakizun bat lurralde batzuetan bakarrik edo zati batean bakarrik ematea. Erregistro honek behin eta berriro luza daitezkeen 10 urte iraungo ditu.

4.- OAPI marka erregistratua

OAPI Afrikako frantses hiztunak diren herrialde gehienetan jabetza intelektuala babesteaz arduratzen den erakunde nagusia da, eta hauek osatzen dute: Benin, Burkina Faso, Kamerun, Afrika Erdiko Errepublika, Txad, Comoras, Congo, Côte d’Ivoire, Gabon, Guinea, Ekuatoreko Guinea, Mali, Mauritania, Niger, Guinea Bissau, Senegal eta Togo. OAPIri esker, herrialde kide guztietan ikur bereizgarriak babesteko izapide guztiak zentralizatuta daude, eta prozesua erraztu eta kostuak jaisten dira. OAPI Madrilgo Protokoloaren kidea da. Era berean, markaren nazioarteko erregistroa sistema honetara heda daiteke Madrilgo sistemaren bitartez. OAPIren bitartez erregistratutako markek hamar (10) urte iraungo dute erregistratuta, eskaera egin den egunetik hasita, eta behin eta berriro luzatu ahal izango da 10 urtero.

Zure patenteak nazioartekotzeko, estrategiaren arabera aukera desberdinak aukeratu ditzakezu

Espainia kanpotik patente edo asmakizun bat babesteko, hainbat aukera daude. ISERNen profesionalek hainbat irizpideren arabera gehien interesatzen zaizuna baloratzen lagunduko dizute:
  • Babesa zein lurralde geografikotan nahi duzun.
  • Izapidea zein hizkuntzatan egin nahi duzun.
  • Zenbateko kostua hartzeko gai zaren eta OEPMak urtero ematen dituen diru-laguntzak eska ditzakezun kostuaren zati bat estaltzeko
  • Patentean lortu nahi dituzun epeak.
Hainbat dira patenteen eskatzaileei nazioartekotze prozesurako eskaintzen zaien aukerak.

1.- PCT bidez

Sistema honekin aldi berean hasten da izapidea (ez da emate-izapidea), eskakizun bakarrarekin, 148 herrialdetan. Aukera honek ematen duen abantaila da patentea nazioartekotzeko epea handiagoa dela eta eskatzaileek, ondorioz, erabakia hartzeko denbora gehiago izango dutela, PCTko kide diren herrialdeetan patentea aurkeztu ala ez aurkezteko. Izan ere, PCTk “denbora erostea” ahalbidetzen du, nazioko fasean sartzeko erabakia 30 hilera arte atzeratu daitekeelako nazioartean aurkezteko edo lehentasuneko datatik aurrera. Izan ere, PCT siglek Patent Cooperation Treaty esan nahi dute, baina ISERNek “Para Comprar Tiempo” esaten dio, gure artean (Denbora aurrezteko). Horrez gain, sekretuan gorde daiteke 18 hilez edo gehiagoz patente-eskakizuna eta hori erabilgarria izan daiteke haren bideragarritasuna baloratu eta beharrezkoak ez diren gastuak saihesteko. Hala ere, oso garrantzitsua da argi uztea PCT ez dela patenteak emateko prozedura, nazioko edo lurraldeko patente desberdinak eman aurreko izapidea bateratzen duen sistema bat baizik. Gainera, prozedura honen bitartez “denbora erosi daiteke”, nazioko fasean sartzeko erabakia 30 hilera arte atzera baitaiteke nazioarteko aurkezpenaren edo lehentasunaren egunetik hasita, eta asmakizuna 18 hile edo gehiagoz isilpean gordetzea ahalbidetzen baitu, eta hori oso baliagarria izan daiteke haren bideragarritasuna neurtu eta beharrezkoak ez diren gastuak saihesteko.

2.- Europar bidea

Bide honetatik, europar eremuko 38 herrialdera arte balio duen patente-ematea lor daiteke. Ez da “Europar edo Batasuneko patente” bakarra. Europar Patentearen hitzarmenaren kide diren estatuek patenteak emateko jarraitzen duten prozedura da (asko ez dira Europako herrialdeak) eta baliozkotasuna eta fidagarritasuna ematen diote emate hori euren lurraldera eraman eta han baliozkotzeko, nazioko patentea izango balitz bezala EuroPCT egiteko aukera ere badago, hau da, nazioarteko PCT eskatzekoa, “eskualde” edo “lurralde” fasean sartuko dena Europa mailan.

3.- PPH bidez

Nazioartekotzea bultzatzeko, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) hainbat hitzarmen sinatu ditu, nazioarteko mailan Patent Prosecution Highway (PPH) izenarekin ezagutzen direnak, OEPMren eskatzaileari PPH programan parte hartuko duen beste bulego batean tramite azeleratua eskatzeko, baldintzan betetzen dituen bitartean.

Industri Diseinuen Babesa atzerrian

Espainia kanpotik patente edo asmakizun bat babesteko, hainbat aukera daude. ISERNen profesionalek hainbat irizpideren arabera gehien interesatzen zaizuna baloratzen lagunduko dizute:

1.- Nazioko erregistro ZUZENAK

Herrialdez herrialde, bakoitzari dagozkion eskakizunak aurkeztuz industria diseinua erregistratu nahi den herrialde bakoitzean. Kasu horietan, ezinbestekoa da Espainian egindako lehenengo gordailutzea aldarrikatzea berrikuntza izaera edo ezaugarri bereziak dituela ez galtzeko, eta inork erregistro horiek ez baliogabetzea.

2.- Nazioarteko diseinua

Hagako Hitzarmenen araututako prozedura honen bidez herrialde askotan lor daiteke babesa, eskakizun bakar baten bitartez, Jabetza Intelektualeko Munduko Erakundearen (OMPI) bitartez. Erregistro honek Hitzarmenean zerrendatutako herrialde bakoitzean aurkeztua izango balitz izango lituzkeen eragin berberak ditu. Herrialde bakoitzak eskakizuna bere irizpide eta legeriaren arabera aztertuko du, eta babesa eman edo ez eman erabaki dezake. Erregistro hau 5 urterako izango da, gehienez hamar urtera arte luza daitezkeenak, Hitzarmenaren Estatu kide bakoitzaren erabakiaren arabera.

3.- Europar batasuneko diseinu bitartez

Eskaera bakar baten bitartez, zeina EUIPOn aurkeztu ahal izango den eskatzaileak nahi izanez gero, Europar Batasuneko (EB) 28 Estatu kideren babesa Erregistro honek behin eta berriro luza daitezkeen 5 urte iraungo ditu, gehienez 25 egin arte.

Eskatu zure nazioartekotze-analisi pertsonalizatua