isern.com
Jarraipena gurekin: Linked InTwitter

Zerbitzu juridikoa eta Aduanetako kontrola

Zure eskubideak defendatzea da gure helburua

Zerbitzu hauek eskaintzeko gure ahalmenak egiten du gure bezeroak zerbitzu integrala izatea.

Industria Jabegoa auzitegietara, aduanetara eta poliziara joan behar du besteen aurrean bere eskubideak defendatzera.

Markaren Erregistroak asko babesten du eta oso aktibo garrantzitsua da zure negoziorako.

Marka erregistratua esklusiboa da eskaera egin denetik hasita hamar urteko epean, eta nahi den guztietan berritu daiteke.

Gure talde juridikoak lagunduko dizu eta aholkuak emango dizkizu prozesu horretan zure eskubideak denek errespeta ditzaten.

Zerbitzuak:

  • Nazioko eta nazioarteko lege-aholkularitza.
  • Ekintza zibilak.
  • Ekintza penalak.
  • Administrazioekiko auzien ekintzak.
  • Aduanetako ekintzak.
  • Ikerketak merkatal erregistroan.
  • Sozietateak eratzeko ziurtagirien eskakizunak.
  • Banatzeko kontratuen negoziazioa eta prestakuntza.
  • Frankiziak sortzeko eta kudeatzeko aholkularitza.
  • Merkataritza eta industria ikerketak.
  • Peritu-txostenak jabego industrialeko eskubideen urraketei buruz.
  • Industria jabegoaren eta jabego intelektualaren inguruan lege-aholkularitza orokorra. Marken, beste ikur bereizleen, patenteen, utilitate-modeloen inguruko arazoen eta arazo horien ondoriozko bidegabeko lehiaren ekintzen edo legez kanpoko publizitatearen inguruko lege-txostenen prestakuntza.
  • Aduanetako ekintzak.
  • Erregistroak (ikur bereizleak, patenteak, utilitate-modeloak, marrazkiak eta industria diseinuak) ezeztatzeko ekintzak.
  • Industria jabegoko eskubideen aldarrikapenak.
  • Markak erabiltzen ez direlako iraungi dutela aldarrikatzeko ekintzak.
  • Industria jabegoko eskubideak urratu direla eta zigor-ekintzak.
  • Bidegabeko lehiaren eta legez kanpoko publizitatearen aurkako ekintzak.
  • Badaezpadako neurrien eskaera.
  • Jabego industrialaren inguruko delituengatik salaketak eta kereilak prestatzea.
  • Estatuko indarrek eta segurtasun erakundeek burututako gai faltsuen interbentzioak antolatzea eta haietan laguntzea.
  • Prozedura penaletan parte hartzea eta haiek bultzatzea, instrukzio juridikoaren jarraipena egitea eta ahozko epaiketara joatea.
  • (EB)241/1999 Araudiaren aplikazioa eskatzea, Kontseiluarena, zeinaren bitartez markak lapurtu duten gaiak eta gai piratak modu librean erabiltzeko, esportatzeko, berriz esportatzeko ahalmena debekatzeari eta horiek eteteko erregimena barneratzeko neurriak zehazten diren.
  • Jabego industrialeko eskubideen babeserako aduanetako kontrola.
  • Gai faltsuak edo piratak suntsitzeko eta dagokien ekintza zibilei edo penalei hasiera emateko eskaera.

 

Kontsultak