isern.com
Jarraipena gurekin: Linked InTwitter

Jabego intelektuala – Egile Eskubideak - Copyright

Arlo guztietan babesten dugu zuk sortutakoa

Lanaren sortzaileak hura erreproduzitzea, jendaurrean interpretatzea edo jotzea, grabatzea, edozein komunikabidetan transmititzea, itzultzea edo egokitzea.

Egileak bi motako eskubideak ditu: sortutakoaren eskubide moralak eta ondare eskubideak edo lanaren erabilera ekonomikoarenak.

Eskubide moralak ezin dira ukatu eta besterezinak dira. Egileak nahi duenean eskatu ahal izango du egilea bera dela adieraztea eta baita lana hedatu edo aldatu daitekeen edo ez, esaterako.

Eskubide ekonomikoak eman egin daitezke eta lanaren erabilera ekonomikorako balio duten guztiak dira: itzulpenak, antzerkirako egokitzeak, jendearentzako erakusketak, formatuaren aldaketak, etab.

Sortze-eremu berriak ere babestuta egongo dira egilearen eskubidearekin. Beraz, programa informatikoak (software), Webguneak edo interneteko orriak ere, esaterako, erregistratu daitezke.

GAITASUNAK

Egilea pertsona fisikoa, egileen taldea edo enpresa batentzat lan egiten duen pertsona fisikoa ere izan daiteke.

Egile motaren eta lanaren formatuaren arabera, erregistroan sartzeko beharrezkoa izango den dokumentazioa desberdina izango da.


Zerbitzuak:

  • Jabego intelektualeko eskubideen erregistroa eta babesa, eta aholkularitza: eskubideak jabego intelektualeko erregistroan erregistratzea.
  • Jabego Intelektualeko Erregistroa Espainian.
  • Jabetza intelektualeko eta softwarearen erregistroa Estatu Batuetan 24 ordutan.
  • Jabego intelektualeko erregistroan eta eskubideak kudeatzen dituzten erakundeetan administrazio tramiteak eta pribatuak.
  • Multimedia edo ikus-entzunezko lanen, literatur lanen eta lan grafikoen babes alternatiboko estrategien inguruan aholkularitza.
  • Web orrien, guneen, aldizkari digitalen eta blogen edukien erregistro pribatuari buruzko aholkularitza.
  • Estrategiaren diseinua eta erregistro alternatiboen kudeaketa.
  • Egile eskubideak kudeatzen dituzten erakundeekin tarifen negoziazioa.
  • p2p sistemen eta sareko edukien herri komunikazioko legezko praktiken inguruko aholkularitza.
  • AJabego intelektualeko eskubidearen eta antzerakoen (copyright, literatur lanak, musika lanak, softwarea, argazkiak, eskultura, arkitektura…).
  • Jabego intelektualaren eskubide urraketaren inguruan (bide zibiletik edo penaletik) aholkularitza eta abokatuaren laguntza.
  • Lizentzien eta transferentzia akordioen elaborazioa eta berrikusketa.

 

Zerbitzuen formularioa Kontsultak