isern.com
Jarraipena gurekin: Linked InTwitter

Jabego Industrialeko zorroaren balorazioa

Zure markaren edo patentearen balioa funtsezkoa da

Aldi berean Jabego Industrialeko Agenteak eta Ekonomistak diren profesionalak ditugunez, halako balorazioak egiteko gaituta gaude. 15 urte baino gehiago daramatzagu haiek egiten, eta hainbat gauzarako izan dira baliagarriak: salerosketa eragiketak egiteko, Ogasunari, Gizarte Segurantzari eta Soldata Bermeko Funtsari aurkezteko, lotutako sozietateen arteko eragiketak egiteko, erakunde judizialei tasazioak aurkezteko eta finantza eragiketak eta maileguak egitean abal edo berme gisa.

Haien benetako estimazioa egin ahal izateko, hainbat lege-arlo eta arlo ekonomiko hartu behar dira kontuan, eta baita kasu bakoitzaren banakako ezaugarriak ere.

Baloratzeko lau teknika edo metodo daude:

  • Merkatuaren ikuspuntua
  • Prezioaren ikuspuntua
  • Diru-sarreren ikuspuntua
  • Ehuneko Hogeita bostaren Erregela (% 25)

 

Kontsultak