isern.com
Jarraipena gurekin: Linked InTwitter

Internet, domeinuak eta teknologia berriak

Internet izango duzu aliatu

Domeinu kontzeptu tekniko izateari utzi eta “interneteko marka” bihurtu zenean kontzeptu horren inguruan zerbitzuen eskaintza zeharo ireki zen. Helburua deitura nola edo hala babestea da.

Hasieratik bukaerarako estrategia sortzen dugu Interneteko markaren zure kanalerako, domeinuaren izenak erabiltzeko ahalmenetik hasi eta marka Bilatzaileetan eta Gizarte Sareetan barneratu arte. Gure kudeaketa integralak inbertsio segurua bermatuko dizu Sareko zure Marketin kanpainan eta, gainera, beharko duzun lege-babes guztia emango dizu, zure marka lehiakidez betetako merkatuan.

Marken Agenteak eta Domeinuen Izenak Ziurtatzeko Agenteak garenez, babes osoa izango duzu oro har. Horrez gain, uneoro izango duzu lege-aholkularitza. Zure sareko bezeroei segurtasuna bermatu ahal izango diezu.

Zerbitzuak:

  • Nazioko eta nazioarteko domeinuen erregistroa.
  • Domeinu-izenen zorroen kudeaketa integrala.
  • Marken arteko arazoak eta pirateria interneten.
  • Marken kokapena eta kanalak interneten.
  • Domeinu-izenen erregistroa.
  • Marka baten egoerari buruzko txostena mundu osoan, domeinuaren izenari dagokionez.
  • Domeinu-izenaren inskripzioa dagokion merkatal erregistroan.
  • Domeinuen zaintza.
  • Domeinu baten titularra nor den eta nor izan zen biltzen dituzten informeak (whois e historical who was data).
  • Webguneen auditoriak.
  • Domeinu-izenen inguruko arazoak eta pirateriak konpontzea.
  • Teknologia berrien kontratuak, kontratuen azterketa eta egokitzapena.
  • “Kontsulta juridikoak sarean” zerbitzuak, teknologia berrien ingurukoak.
  • Marken inguruko eskubideen zaintza Interneten.

 

Zerbitzuen formularioa Kontsultak